XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARAKALDOKO UDALA LEHIAKETA, Barakaldoko León, Landeta eta La Florida Kaleetan egoiliarren ibilgailuntzako aparkaleku baten ustiaketa, dagokion eraikitze Proiektua eta obraren bidez, esleitzeko.

León, Landeta eta La Florida Kaleen arteko lurrazpikoan kokatu beharreko eta Egoiliarrentzat den erabilpen publikoko aparkaleku bat eraiki eta kudeatzeko administrazio emakidapean esleitzeko dei egindako lehiaketarako onartutako Teknikazko Baldintzen eta Lege, Ekonomi, Administrazio Baldintza Partikularren Pleguen jendaurrean jartzeko aldia amaitu denez eta aldi horretan Pleguen aurkako murtzilorik aurkeztu ez denez eta, Udaleko Osoko Bilkurak 1990.eko urtarrilaren 31an egindako ez ohizko Bilkuran hartutako erabakia betez eta Toki Erregimen alorreango legezko arauen Bateratutako Testua onartzen duen apirilaren 18ko 781/86 Legegintzazko Errege Dekretuaren 123,1 atalari atxikiz, lehiaketaren iragarpena egiten da iragarpen honen bidez bertan eskuhartu ahal izateko.

Lehen aipatutako atalaren arauera, Iragarpena honako hau izango da: 1.- Kontratuaren xedea.- Barakaldo Udaleko (Bizkaia-España) León, Landeta eta la Florida kaleetan kokatu beharreko eta egoiliarren ibilgailuentzat den aparkaleku publikoaren ustiaketaren emakida, dagokion proiektu teknikoaren bidez eta ondorengo eraikuntzaren bidez egitea da kontratu honen xedea, Lege, Ekonomi eta Administrazio Baldintza Partikularren Pleguen eta Udalak onartutako Agiri Teknikoen arauera.

2.- Epeak.- Emakidaren gehienezko iraupen epea berrogeitamar (50) urtekoa izango da, behin betiko esleipenaren erabakia jakinaraz dadin egunaren biharamonean hasiko dena.

Emakidarekiko interesgarri gerta daitezkeen beste epe batzuk: Hirurogei (60) eguneko epea, esleipenaren erabakia jakinaraz dadin egunaren biharamonetik hasita, esleipendunak behin betiko Proiektua aurkez dezan, Gaitutako Teknikari batek izenpetu eta dagokion Lanbide Elkarteak bisatu beharko duela Proiektu hori.

Nolanahi ere, Proiektuak ezinbesteko du Udal Osoko Bilkuraren onarpena.

Hamazortzi (18) hilabeteko gehienezko epea obra burutzeko.

Obraren Zuinketaren Akta egin dadin egunetik hasita kontatuko da epe hori eta esleipendunari obretarako udal lizentzia eman dakion egunetik hasita hamar (10) egunetik gora gabeko epean egin beharko da zuinketa.

3.- Enpresarien ezaugarri ekonomikoak eta teknikoak.

- Bere ekonomi, finantza eta teknika gaitasunaren zuriztagiriak aurkeztu behar izango dituzte lehiatzaileek edo, hala badagokio, eraikuntza egin behar duen enpresak obra kontratisten sailkapenean erabilgarri den araupidetzari jarraituz ondoren aipatzen diren Talde eta Azpitaldeetan sailkapena lortu izanaren zuriztagiria.